DIANA JOKOA
Taldetxoa bi multzo desberdinetan egongo da banatua. Ezker-horman koloretako glono batzuk egongo dira kokatuta, soka batez lotuta horma antzeko bat osatuz; horrelako bat baino gehiago izango ditugu prest dinamikotasuna bultzatzeko. Talde bakoitzaren helburua ahalik eta puntu gehien lortzea izango da. Puntu hauek pilotak puxikak lehertzen lortuko dira, gainera, hau ezkerra erabiltzen egiten badute, puntuazio bikoitza izango dute eta baita pilota joz lortu ezkero ere, jaurtitzeko aukera luzatuko baitzaie. Jokalari bakoitzak pilotari berriro emateko, bere taldekide guztiak jo beharko dute lehenago. Jokoa amaieran puntu gehien dituen taldeak irabaziko du.