JOTA EMUN PELOTIAI!!
Honako hauek izango dira topaketan zehar egingo diren ariketak. Bai hasieran eta baita bukaeran ere haur guztiak elkarrekin arituko dira; baina, bestela 5 multzotan banatuko dira, ariketa bat kontrakantxan eta beste lauak frontoian egingo direlarik. Azken hau lau zatitan banatua egongo da.
Partaideen arteko harremana sustatzeko ezagutza eta taldekatze jolasaz gain, kooperaziozko jokoak bultzatu ditugu. Gainera, hauen egitura dinamikoa egiten saiatu gara, helburu bat dutelarik. Horrelako jolasak gustagarrienak direla aipatu baitziguten bai Jon Marquet baita Itziar Ferranek ere. Horrez gain, nahiz eta topaketa izan, ariketa bakoitzaren hasieran azalpen teoriko motz bat izango da ariketa esplikatzen hasi aurretik (minutu ingurukoa); izan ere, hau oso interesgarria litzatekela aipatu digute espezializtek.