PARTIDAK!!
Errotazio sistema erabiliz, binakako partida jokatuko dute. Bikote bakoitza lau kidez egongo da osatua; izan ere, "pilotari" bakoitza bi ume izango dira, hauek eskutik helduta jokatuko baitute; azken finean lau esku lau eskuren aurkako partida osatuz. Partidan zehar pilota hartu eta jaurtitzeko aukera izango dute, baina pilota joz tantoa egiten badute puntuazio bikoitza lortuko dute. Sakea egiterako garaian eskuak askatzeko aukera izango dute eta parti irabazteko bi tantu irabazi beharko dituzte.